viernes, 2 de febrero de 2018

5.- 6. MAILAK HOCKEY

Hockeya bi talderen artean egiten den kirola da, stick izeneko makila erabiliz pilota (edo diskoa) bata bestearen atean sartzean datzana. Tanto gehien sartzen dituen taldeak irabazten du.
Hockeyek hiru aldaera ditu: patin hockeyaizotz hockeya eta belar hockeya. Izotz hockeya patin hockeyaren aldaera bat besterik ez da, hau da, zoru arruntean praktikatu beharrean izotz gainean jokatzen dute jokalariek.


Hockeyaren izaera arriskutsu edo segura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makilaz jokatzen den kirola izan arren, hockeya ez da kirol arriskutsua. Izan ere, duen araudi zorrotzak izugarri murrizten du lesio arriskua. Adibidez, makila ezin da sorbaldabaino gorago altxatu, eta jokalarien arteko kontaktua ez dago baimenduta. Bestalde,futbolean ez bezala, pilota makilaz edo gorputzaz babestea eta beste jokalari bati hura hartzeko aukera ukatzea ere debekaturik dago. Oro har, arbitroek zorrotz zigortzen dituzte arrisku-iturri izan daitezkeen jokaldi zein portaerak. Hamazortzi jokalariko taldea daukate.




Hockeya Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian Belar hockeyko talde dezente aurki ditzakegu: Araban LaudiokoGanbegi taldea, Bizkaian Getxoko Real Club Jolaseta eta Gipuzkoan Donostiko Real Sociedad ezagunen artean izanik.
Izotz hockeyz aritzen duen taldeak ere badaude, nagusienak Donostiko CH Txuri Urdin eta Angeluko Hormadi Elite izanik. Bestetik Gasteizen Club Hielo de Gasteiz dago eta, nahiz eta orain desagertuak diren, Bilbon Nogaro Bilbao eta Casco Viejo Bilbao eta Donostian Real Sociedad zeuden.

No hay comentarios:

Publicar un comentario