martes, 6 de febrero de 2018

5. 6. MAILAK FRISBEE

5. 6. MAILAK INDIAKA

Indiaka Hego Amerikan jolasten den talde kirol bat da, eta bertan erabiltzen den elementu nagusiaren izena ere bada. Jokoak harremana du boleibolarekin eta badmintonarekin, sare batek mozten duen zelaiak jokatzen delako.
Elementu nagusia pilota indiaka da, edo sinpleki indiaka, eskuarekin jo behar dena.
Gaur egun Alemania bezalako herrietan asko jokatzen da, kirol bat delarik herrialde honetan hiru federazio ezberdinekin. Berlinen 2000ko maiatzaren 26an sortu zen jokoa arautzeko nazioarteko lehen elkartea.


Joko arauak

Indiaka 16 x 6,1 metro neurtzen dituen zelai batean jokatzen da, bi zatitan banatuta dagoena. Alde bakoitzean taldeetako bat jartzen da. Sarearen altuera aldatzen da adina eta sexuaren arabera, baina 2tik 2,35 metroko altuerara jarri behar da. Talde bakoitzak 2 kide izango ditu jolasten eta gehienez beste hainbeste aldatzeko prest.
Pilota jokoan jartzen denean atzean eta eskubian dagoen jokalariak pilota jotzen du sarearen bestaldera pasa dadin. Talde bakoitzak gehienez hiru aldiz jo dezake jarraian, eskua edo besoa edo zipoarekin bakarrik erabili ahal delarik. Indiakak ezin du lurra ikutu, eta hori gertatzen bada aurkako taldeak puntu bat eta sakea lortuko du. Puntu bakoitzean taldekideen errotazioa gertatzen da.
15 puntura jokatzen da atal bakoitzean, eta bi puntuko desberdintasuna eduki behar da. Hiru edo bost ataletik hoberenak irabaziko du jokoa.


viernes, 2 de febrero de 2018

5.- 6. MAILAK HOCKEY

Hockeya bi talderen artean egiten den kirola da, stick izeneko makila erabiliz pilota (edo diskoa) bata bestearen atean sartzean datzana. Tanto gehien sartzen dituen taldeak irabazten du.
Hockeyek hiru aldaera ditu: patin hockeyaizotz hockeya eta belar hockeya. Izotz hockeya patin hockeyaren aldaera bat besterik ez da, hau da, zoru arruntean praktikatu beharrean izotz gainean jokatzen dute jokalariek.


Hockeyaren izaera arriskutsu edo segura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makilaz jokatzen den kirola izan arren, hockeya ez da kirol arriskutsua. Izan ere, duen araudi zorrotzak izugarri murrizten du lesio arriskua. Adibidez, makila ezin da sorbaldabaino gorago altxatu, eta jokalarien arteko kontaktua ez dago baimenduta. Bestalde,futbolean ez bezala, pilota makilaz edo gorputzaz babestea eta beste jokalari bati hura hartzeko aukera ukatzea ere debekaturik dago. Oro har, arbitroek zorrotz zigortzen dituzte arrisku-iturri izan daitezkeen jokaldi zein portaerak. Hamazortzi jokalariko taldea daukate.




Hockeya Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian Belar hockeyko talde dezente aurki ditzakegu: Araban LaudiokoGanbegi taldea, Bizkaian Getxoko Real Club Jolaseta eta Gipuzkoan Donostiko Real Sociedad ezagunen artean izanik.
Izotz hockeyz aritzen duen taldeak ere badaude, nagusienak Donostiko CH Txuri Urdin eta Angeluko Hormadi Elite izanik. Bestetik Gasteizen Club Hielo de Gasteiz dago eta, nahiz eta orain desagertuak diren, Bilbon Nogaro Bilbao eta Casco Viejo Bilbao eta Donostian Real Sociedad zeuden.

5. - 6. MAILAK FUTBOLA


Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da; eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin1 Formularekin eta golfarekinbatera. Futboleko jokalariei futbolari deritze.
Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFCCAFCONCACAFCONMEBOLOFC eta UEFA.

Futbol zelaia


Futbol zelaia
Jokorako lekua 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera duen belarrezko zelaia izaten da. Area bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat egoten da. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean bina area egoten dira: area txikiak atezaina inork oztopatu ezin duen gunea da, eta area handia atezainak baloia eskuaz jokatu dezakeena eta defentsak ari den taldeak egiten duen faltapenalti bezala adierazten dena.



Jokoaren arauak

Sakontzeko, irakurri: «Futbol arauak»
Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten dabaloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.
Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da.
Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea.
Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.
Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.
Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.



Jokalarien funtzioak

Atezaina:Futbolean, atezaina aurrekariak golik ez sartzeko funtzioa duen jokalaria da, horretarako eskuez baliatu ahal delarik (beti bere area barruan aurkitzen bada). Oso posizio espezializatua da eta taldeetan arruntena atezain bakarra edukitzea izaten da. Bizkarrean izaten duen zenbaki ohikoena 1, 13 edo 25 izaten da.
Atzelaria: taldearen jokalari atzeratuenak dira, hauek, kontrako taldea gola ez sartzearen funtzioa dute. Atzelarien dortsal ohikoenak 2tik 6ra izaten dira. Normalean, jokalri indartsuenak eta handienak atzelariak izaten dira eta ia beti futbol partidu bateko talde batek lau atzelariekin jolasten du, bi zentral eta bi lateral osotuta.
Erdilaria: Erdilaria futbolean zelaiaren erdian jolasten duen pertsona da. Posiziorik ospetsuena da kirol honetan, hauek bai defentsa lanetan eta baita eraso lanetan murgiltzen direlako. Beste gauza batzuen artean, baloiak berreskuratzea, erasoetarako jokaldiak egitea edota baloiaren jabetza mantentzea da beraien lana.
Euskal Herrian badaude erdilari ospetsu asko, ospetsuenak Xabi Alonso, Mikel Arteta eta Raul Garcia dira.
Aurrekariak: Aurrelaria futbolean jokatzen duen jokalari bat da, eraso posizioetan ibiltzen delarik, hots, aurkariaren atetik hurbil, taldearen aldeko gol gehientsuenak eginez.
Posizio hain aurreratu honekin defentsa lan gutxiago egiten du baina taldeko gol zenbateko handienak dakar.
Bizkarreko zenbaki ohikoenak 7, 9 eta 11 izaten dira, eskuin hegalean, erdian edo ezker hegalean badabil.
Munduko aurrelari ospetsuenak, Cristiano Ronaldo, Messi, ribery etb... dira.